"Zea Mays 20 urte"

  • "Zea Mays 20 urte"

CD ERREMIXAK + DVD ZEA MAYS ETA LAGUNAK BILBOKO KAFE ANTZOKIAN + ZEA MAYS ETA EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

Gure ibilbideaz, hasieratik orain arte taldekide berberak jarraitzeaz eta, batez ere, gure musikaz, harro gaude. Hori ospatzeko sekulako oparia egin diogu gure buruari, alde batetik erremixen CD bat eta beste alde batetik zuzeneko kontzertu bat eta Euskadiko Orketra Sinfonikoarekin grabatu genituen bideoak.

Erremixetarako, lagunak diren artista handien talentuaz baliatu gara gure abesti esanguratsuen nahasketak/erremixak egiteko, gure ibilbidearen zati bat birpasatuz, diskoz disko, emaitza sineztezin batekin. Abesti hauek guztiz aldatuta eta artista bakoitzaren filtrotik pasatuta entzutea magikoa izan da. Luxuzkoa izan da talde interesgarri hauetako artistek, Belako, WAS, Grises, El_Txef_A beste askoren artean, gure abestiekin lan egitea, beti eskertuko diegu.

Kontzertua 2015eko abenduaren 12an grabatu genuen Bilboko Kafe Antzokian. Eta pilo bat artista lagunek hartu zuten parte. Azkenengo 20 urteetan guretzako garrantzitsuak izan diren taldeen bertsioak jo genituen eta lagun horiek gurekin igo ziren oholtza gainera. Azkenik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Fernando Velázquezen gidaritzapean erabat zoragarria izan den esperientzia sartu dugu. Malkoak ere eragin dizkiguten gure hiru abestien bertsio zirraragarriak.

Erosi Zea Mays 20 urte lana

ERREMIXAK

1. ITSASOA. HILDAKOAK – G. PEREDA/ U. AZKUNE remix.
2. ELEKTRIZITATEA. LAS TEA PARTY remix.
3. JAIOTZA. EL_TXEF_A's rework.
4. BESTERIK EZ NAIZ. AITOR ABIO remix.
5. HONDARRETIK ONDARROARA. BELAKO- JOSU XIMUN BILLELABEITIA remix.
6. NEGUA JOAN DA TA. GRISES– ALEJANDRO ORBEGOZO/EÑAUT GAZTAÑAGA remix.
7. KUKUTZA III. DZ remix.
8. GORPUTZ PENTSAMENDU HUTS. EMPTY FILES- TXUFO WILSON remix.
9. IHES. WAS Psychodub remix.
10. DA. MAMBA BEAT remix
11. BI BIHOTZ BI ERO. DJ LAST-TRACK remix.
12. GAUR. EKTZ remix.
13. AMILTZEN EZ DEN BAT. M1A0 remix.

DVD

1. GAUR
2. MORPHINA
3. ILUNETAN
4. ITSASOA
5. ABRAZAME (DOCTOR DESEO) + FRANCIS/ RAÚL
6. ELEKTRIZITATEA
7. HILZORI II (ITOIZ)
8. HAIZE EZA (DUT)
9. OINUTSIK (KASHBAD) + SORKUN/GORKA
10. TXIKI TXIKIA (IMANOL URBIETA) + ARITZ
11. BESTERIK EZ NAIZ
12. NEGUA JOAN DA TA +AINHOA MOIUA/ RAÚL
13. HIL DA JAINKOA (PILT) + XANPE
14. ANTITODO (ESKORBUTO)+ BISMUTO
15. BOTES DE HUMO (CICATRIZ) + BISMUTO
16. KUKUTZA III

1. ELEKTRIZITATEA
2. GAUR
3. NEGUA JOAN DA TA

Zea Mays

Laburrean

  • Egileak Zea Mays
  • DiskoetxeaGarden Records
  • Zenbatekoa15,00 € (CD+DVD) / 8,00 € (disko digitala)
  • FormatuaCD+DVD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana