"B-Map 1917 + 100"

  • "B-Map 1917 + 100"

Sorkuntza behaketatik abiatu ohi da. Edo bestela, irudimenetik. Baina aldian-aldian badira kasu bakan -eta zorioneko- batzuk, non, biek batera abiarazten duten sormena. Eta horixe gertatu da, hain zuzen, B-Map 1917 + 100 proiektuan: Ferminek munduko hainbat hiritako errealitateari so egin dio bertatik bertara (Berlin, Bilbo, Belfast, Brazzaville, Buenos Aires, Beirut, Bartzelona... Guztira hamar hiri, denak B-z hasten direnak), eta gure munduko suminduraren, haserrearen eta matxinaden mapa bat marraztu du. Gaur eta hemen. Gaur eta han. Gaur eta leku guztietan. Gauzen egoera. Gauzen beste egoera bat. Orain tokatzen zaiguna.

Bestalde, Fermin ez da mugatzen aldatzeko premia duten errealitateak azpimarratzera; era berean, babes-sarerik gabe jauzi egiten du sorkuntza musikalaren berrikuntza-bideetara. Eta bertantxe batu ditu oraingoan indarrak The Suicide of Western Culture-rekin, talkako elektronika jorratzen duen bikote bartzelonarrarekin. Bistan da zein gutxi gustatzen zaion Muguruzari bertan gozo gelditzea, prest baitago a priori bere soka berekoak ez diren musikariekin bat egin (nahiz eta egiazki soka berekoak diren: denak bat datoz-eta borroka-musikarako garaia dela) eta elkarrekin sorkuntza-lantegi batean sartzeko. Arriskatzeko prest beti. Eta sortzeke dauden soinu berrien bila abiatzeko. Musika etorkizunez kargaturiko arma dela sinetsita... Beste musika batzuk posible direlako. Eta beste mundu bat ere bai.

Joan Pons

Erosi B-Map 1917 + 100 diskoa El Segell del Primavera diskoetxearen webgunean

Abestiak

1. Berlin - Ulrike Meinhof (5:36)
2. Beirut - Never Dies (4:34)
3. Brazzaville - Egun On Kinshasa (5:39)
4. Belfast - Zuhaitzak (5:49)
5. Belgrad - Hiri Zuria (5:45)
6. Bogota - Dantza Pauso Bat (4:20)
7. Baton Rouge - Black Is Beltza (5:39)
8. Buenos Aires - Gernika Jai Alai (4:40)
9. Barcelona - Sant Andreu (5:42)
10. Bilbao - Manifestazioa (4:04)


Laburrean

  • Egileak Fermin Muguruza, The Suicide of Western Culture
  • DiskoetxeaEl Segell del Primavera, Talka Records
  • Zenbatekoa18,00 €
  • FormatuaLP
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana