"Maitte-maitte. Negar eta barre, munduan urtebete"

  • "Maitte-maitte. Negar eta barre, munduan urtebete"

Disko-liburu honek haurra jaio eta urtebetera bitarteko bizipenak eta etxekoen sentimenduak eta emozioak jaso nahi ditu. Gure tradizioko kantu eta doinu aski ezagunak lehenengo bizipen horien soinu-banda izatea proposatzen dizuegu argitalpen honetan.

Hamahiru kantak osatzen dute bilduma, Antxon Sarasuak zuzendutako musika talde batek gozoki jasoak, ezagunak haietako asko eta ez hain ezagunak beste batzuk, jatorrizko bertsioan zein doinu berrituan.

Miren Agur Meabe idazleak hitzezko bizitza eman dio lanari, kantu bakoitzari, bere ekarpena eginez, eta Maite Mutuberriak ilustrazio ederrez jantzi du liburuxka, irakurketa berri bat proposatuz.

Gurasoek, bestalde, haurraren hainbat informazioz osatu ahal izango dute liburuxkari sarrera ematen dion orrialdea, egunen batean, etxeko guztien oroigarri eta gozagarri izan dadin. Ekarpen eta sormen-lan honen guztiaren emaitza da Maitte-maitte. Negar eta barre, munduan urtebete disko-liburua.

Erosi

Elkar

Laburrean

  • Egileak Miren Agur Meabe, Antxon Sarasua Astiazaran, Maite Mutuberria
  • DiskoetxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa15,50 €
  • FormatuaDisko-liburua
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana