"Lurra, ur, haize"

  • "Lurra, ur, haize"

Aztarna argitaletxeak Alboka taldearen disko berria aurkezten du. Alan Griffin eta Joxan Goikoetxearen gidaritzapean ia 25 urteko ibilbidea egin duen eskarmentu handiko folk talde honek Lurra, ur, haize izenburua jarri nahi izan dio bere bosgarren lan diskografiko honi.

Eskuzabaltasun handiko CD mardul honetako 17 kantek jada ezaguna egiten zaigun bidaia bat proposatzen digute dantza eta erromantze zaharrak ezagutarazi eta egokituz bai eta molde eta nortasun handiko konposaketa berriak aurkeztuaz.

Gonbidatu eta kolaboratzaileen zerrenda ere zabala bezain esanguratsua da: Xabi Paya, Amets Arzallus edo Harkaitz Canoren testuek gaurkotasuna dakartela esan genezake aurreko lanekin alderatuz; 13 urte pasa dira Lau anaiak azken diskoa argitaratu zutenetik.

Fiachra MacGabhann edo Peter Maund ezagunak ditugu berriro gure artean arlo instrumentalean eta ahotsetan berriz aukera paregabea Alex Sardui (Gatibu), Petti, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Mikel Urdangarin eta Amets Arzallus batera entzuteko jada dexente nabarmentzen ari den "Mundua ala gu" singlean.

Alboka

Alan Griffin, Joxan Goikoetxea, Xabi San Sebastian, Juanjo Otxandorena

Gonbidatuak

Fiachra MacGabbhan, Peter Maund, Iain McLeod, Amets Arzallus, Xabi Paya, Harkaitz Cano, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, Eñaut Elorrieta, Landarbaso Abesbatza (zuz: Iñaki Tolaretxipi), Mikel Estomba, Eñaut Agirre, Juan Arriola, Arkaitz Miner, Iosune Marin, Ainhoa Larrañaga, David Escudero, David de la O, Jon Mari Beasain, Silvio Teot & Nanni Teot (Uaragniaun)

Abestiak

1 - 12 kilo - 3.23

2 - Agustina Antonia - 3.05

3 - The seventeenth of July - 4.10

4 - Gipuzkoako zortzikoak - 3.18
Gipuzkoako makila txikiena / Uztai txikiena

5 - Beira finezko danborra - 4.03

6 - Ezkutari - 3.01

7 - Lapurtar motxak - 3.02

8 - Lurra, ur, haize - 5.05

9 - Marcel's desolation - 2.33

10 - Garazi - 2.33

11 - Gaiañhera, abilua - 2.34

12 - Txipititxonian - 2.32

13 - Beste larogei urtian - 1.49

14 - Fusilatu zituztenei - 5.41

15 - Hiru ahozko ezpata - 4.29
Leo usoa / Bi behatz / Cormac Breatnach-en ezpatadantza

16 - Mundua ala gu - 3.20

17 - Zamalzain - 6.06

Aztarna

Laburrean

  • Egileak Alboka
  • DiskoetxeaAztarna
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana