"Braillean"

  • "Braillean"

Braillean du izenburu Beira taldearen hirugarren diskoak. Hamaika kanta berrik osatzen dute, eta, ohi bezala, mimoz idatzitako letretan oinarritutako lana da. Jon Martinek idatzitako bertsoei doinua jarri die Igor Arruabarrenak, eta Urtzi Olaziregik, Gari Amundarainek eta Mikel Arruabarrenak erritmo biziekin defendatzen dute diskoa. Korista nagusia Irati Odriozola da, baina ez da kolaboratzaile bakarra: Moro, Aneguria, Xendarineko Ahizpak, Laineko Leire eta Kris, Iñigo Asensio...

Abestiak

  • ZEN
  • Brailean
  • Sugegorria
  • Prediktor
  • Ez askatu inoiz
  • Mundu bat
  • Sugeak eta nireak
  • Izurdeak
  • Taxian
  • Lumak
  • Lore beltzak

Kanta berriok ez ezik, aurreko diskoetako abesti ezagunak ere gogoratuko dituzte Beirakideek aurkezpen kontzertuetan. Dena ez denean ezer eta Margotu berria diskoetako kantarik ezagunenak ez dira faltako, beraz.

"ZEN" abestia da taldearen lehen singlea. Bideoklipean parte hartzen du Eneko Gil Kukai-ko dantzariak.

Braillean diskoa

Honakoak dira kanten xehetasun batzuk:

ZEN: Euskal Herriak historian zehar pairatu dituen indarkeria du ardatz kanta honek. Zortziko handiak dira. Hoskidetasunarekin jolasten du: bertso guztiak bukatzen dira zen eta aurreko hitza ere -tzen dute, beraz, errepikortasun bilatu bat dago abesti honetan. Bederatzi bertsoko sorta batetik abiatu zen letra, baina erdia baino gutxiago daude entzungai diskoan. Diskoko kantarik pop-eroena da.

Brailean: Maitasun istorio bihurri eta bihurritu bat deskribatzen du, lizun eta goxo. Bost lerroko berdina da neurriz eta lerro guztiek errimatzen dute ABABA egituraz (espainiar litaraturan quintilla deitzen zaio). Diskoari izena ematen dio abesti honek.

Sugegorria: Naturan kokatutako poema bat da honakoa. Euskaraz idatzi eta musikatutako soneto bakarrenetakoa da honakoa, diskoko alerik poetikoena.

Prediktor: Haurrik izan ezin duen bikoten baten oinazea deskribatzen du hamaseiko txikiko sorta honek. Bederatzi bertso dira berez, baina bertsio laburtu bat da diskokoa.

Ez askatu inoiz: Balada heavy-a. Ordulariak izozten dituzten besarkadei jarritako hiru zortziko txiki dira. Maitasun askeari jarritako bertsoak dira, modu bat baino gehiagotan uler daitezkeenak.

Mundu bat: Burbuilak bezalakoak dira maitasun harremanak, etengabe sortu eta deusezten direnak. Norbere neurriko burbuila eraiki behar... Beira-ren letretan konstante bat izan den dezima neurrian (ABBAADDEED) idatzita daude.

Sugeak eta nireak: Diskoko kantarik dantzagarriena da, sedukzioaren sugea hipnotizatzen dakitenentzat. Kopla handiak dira metrikoki.

Izurdeak: Sehaska kanta, haurrentzat eta haur izandakoentzat. Lau zortziko txikik osatzen dute abesti hau.

Taxian: Istorio bat sei zortziko handitan kontatua. Bukaeraraino egin beharreko bidaia bat. Beira-ren hasierako estiloa mantentzen duen sorta da honakoa.

Lumak: Gizontasun hegemonikoa zalantzan jartzea proposatzen duen kanta. Ez gaitezen definizio bakarrean korapilatu. Lau zortzi txikik osatzen dute sorta hau.

Lore beltzak: Rap estiloko abestia. 80. hamarkadan jaio zirenei belaunetako merkurokromoa berrituko zaie.

Aurreko diskoa Margotu berria izan zuten. Ordurako boskote bihurtuta zegoen taldea. Lehen diskoa, berriz, bikote bezala atera zuten: Dena ez denean ezer. Aurretik beste bi diskotan argitaratuta zeuden Beiraren kantak: Moskutik Lezotira albumeko "Bakardadeak" abestia eta Itoti bat gutxiyo diskoko "Pianojolearena" izenekoa.

Beira

Laburrean

  • Egileak Beira
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana