"20 urtez euskal taupada"

  • "20 urtez euskal taupada"

Bilbo Hiria irratiak hogei urte bete ditu 2017an. Zenbat Gararen ekimenez eta euskara sustatzeko helburuz sortua, hogei urte eman ditu hiriko uhinak euskarazko kultura edukiekin hornitzen, botxoko euskaldunon komunitateari ekarpen duina egiten.

Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, irratiakbidelagun izan dituen euskal artista zenbaitekin diskoa osatzeko proiektua jarri zuen Bilbo Hiriak, eta hemen daukagu emaitza, Josu Zabalaren gidaritzapean zenbait euskal musikarik osatutako bilduma bitxia, berariaz egindako bertsio, dueto eta kolaborazio bereziak biltzen dituena:

  • Ama Euskal Herria (A. Duhalde eta Aire ahizpak)
  • Egun argian (Mikel Urdangarin eta Izaro)
  • Ez da posible (Ruper Ordorika, Rory McLeod)
  • Hondarretik Ondarroara (Zea Mays eta Cris Lizarraga)
  • Sutan nago (Txuma, Petti, Rafa Rueda)
  • Soluzioa (Hedoi Etxarte, Maisha MC)
  • E, lagun (PiLT, J.P. Lohian)
  • Gora gu eta gutarrak (Xabi Aburruzaga eta Bilbo Hiria irratiko lagunak)

Diskoa urriaren 31n aurkeztu zen Kafe Antzokian, Bilbo Hiriaren 20. urteurren festan, eta, bertan, diskoan parte hartutako zenbait musikari aritu ziren zuzenean.

Erosi 20 urtez euskal taupada diskoa Erroa argitaletxearen webgunean


Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • DiskoetxeaErroa argitaletxea
  • Zenbatekoa14,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana