"emen"

  • "emen"

Nerabezaroan Gasteizko musika eskolan gitarra klasikoko ikasketa zorrotzak bertan behera utzi eta 23 urterekin lehen gitarra elektrikoa erosi zuen Birkite Alonsok, hainbat irakaslerekin bi urtez ikasi ondoren abesti sorta bat osatu eta 2001ean taldekide bila hasi zelarik. Gon Caraballo baxularia ezagutu eta Eorann sortu zuten Bilbon, ofizialki 2003tik 2008ra aritu eta pop eta post-rock ilun batetik abiatuta Sergio Hoyuelos gitarra jolearen psikodeliari batu zitzaion noise-rocka osatu eta hiru lan grabatu zituztelarik.

Eorann banatzean Birkitek, Gonek eta Rober Somavilla taldeko azken bateri joleak Red Carmine proiektu berriari ekin zioten, shoegaze-rock melodia baratzak eta erritmo pausatuagoak sortzeko gogoak bultzatuta. Hurrengo urtean Carlos Boulandier gitarra jotzailea batu zitzaielarik, 2010era arte aritu ziren grabatutako lehen diskoko eta bigarrenerako prest zituzten kantak zuzenean jotzen.

Urte berean Birkitek musika egiteari utzi eta bost urteko etenaldiari hasiera eman zion, 2015eko udan gitarra berriz entxufatzeko beharra sentitu eta etxean bertan bi urtez luzatuko zen bakarko proiektuari hasiera emanez. 2016aren udazkenean kontzertuak ematen hasi eta 2017ko udan emen bere lehen diskoa grabatu zuen Gasteizko Sonora estudioan Iñaki Alonsoren laguntzaz. Azaroan interneten argitaratu eta CDa abenduan aurkeztuko du Durangoko Azokan.

Emakumezko bakarlari eta talde atzerritarren folk eta rock independentetik edandako eraginek aintzinako noise eta melodia baratzekin bat egiteaz gain, Birkitek euskal kantagintzarako senarekin konbinatuz osatu du emen, diskoak aurrera egin ahala hasierako soinu elektriko iluna argituz eta gozotuz doalarik. Abestiek bizitzako hainbat etapen arteko aldaketen deskribapen emozionalak dira, Birkit musikaria eta emakumea aurkitzearen bilaketan lortutako identitatearen isla.

Diskoa erosteko, birkitmusika@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakezu.

Birkite Alonso: gitarra, pianoa, hitzak
Gon Caraballo: baxua "We rebuild" eta "Aldean" abestietan
Soinua: Iñaki Alonso - Sonora Estudios (Gasteiz)
Argazkiak eta diseinua: Janire Usategui

Birkit Interneten

www.birkit.eus
www.facebook.com/Birkitmusika
birkit.bandcamp.com

Abestiak

1. Zelatan (02:44)
2. Leihoa (05:30)
3. Zuria (04:12)
4. Munduan gertatzen den guztia (04:11)
5. Barrutik, barrurantz (06:09)
6. Zoroak (04:36)
7. We rebuild (04:08)
8. Biluzik (04:15)
9. Aldean (04:47)
10. Lovesong (04:12)
11. (Ez)pain artian (05:00)

Birkit

Laburrean

  • Egileak Birkit
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCreative Commons by-nc-nd
Euskadi, auzolana