"Txarriboda"

  • "Txarriboda"
  • "Txarriboda"
  • "Txarriboda"
  • "Txarriboda"
  • "Txarriboda"
  • "Txarriboda"

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. – "Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!". Horixe da iristen gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino Txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarri da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatu du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatu dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: zerri bat zara!

Gazte eta helduei zuzendutako antzezlana.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: Aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua
  • Kolaborazioa: Kepa Errasti
  • Kanten letrak: Onintza Enbeita
  • Abestiak: Antxon Valverderen "Maitasunaz hil" kantaren melodia; Anariren "Naufragoak"; Afu taldearen "Oxigeno" kantaren melodia, "Hegan goaz", "Cumbia" kantaren melodia; Imanolen "Izarapean" kantaren melodia, "Anteron" kanta herrikoaren melodia
  • Antzezle taldea:

- Sandra Fdez. Agirre: Mirari emaztegaia eta Mertxera
- Patxi Gonzalez: Patxi aitabitxia, Paco eta Tia Brijida
- Iñigo Aranbarri: Imanol senargaia eta Iña
- Kepa Errasti: Txusa ama-ordea eta Mila
- Juanjo Otero: Gari zerbitzaria, Manizaleseko lehengusuak eta Flores sargentua
- Iñaki Maruri: Koldobika pianista; Mati Plast; Tia Gallega; Tio Sebastian; langilea

  • Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
  • Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
  • Argiak: Xabier Lozano
  • Jantziak: Oihana Legorburu
  • Eszenografia: Xabier Mujika.
  • Musika konponketak: Iñaki Maruri
  • "Anteron"-en oinarria: Iñaki Dieguez
  • Koreografia: Agurtzane Intxaurraga, Eneko Gil
  • Diseinu grafikoa: Santos Bregaña (Atelier Laia)
  • Kartelaren argazkiak: López de Zubiria
  • Promozioko argazkiak: Egoitz Bengoetxea "Otxabi"
  • Promozioko bideoak: Acrónica Producciones
  • Eszenografiaren errealizazioa: Eskenitek
  • Talde teknikoa: Eragin Stac
  • Ekoizpen exekutiboa: Xabier Mujika, Hika Teatroa
  • Administrazioa: Asun Etxebarria
  • Banaketa eta komunikazioa: Hika Teatroa (Amaia Kerexeta)

Hika Teatroa

Laburrean

Euskadi, auzolana