"Musika galduaren bila"

  • "Musika galduaren bila"

Imajinatzen duzu haurrentzako antzezlan bat non hezur-haragizko pertsonaia batek marrazki bizidunekin jokatzen duen eta protagonista musika den?

Sinopsia

Eneko Holmes, munduko detektiberik ospetsuena, inoiz izan duen kasurik zailenari aurre egin beharrean dago: "Musika galduaren kasua". Planeta musikarik gabe geratu da eta bere bila joateko, abentura eta topaketa fantastikoz beteriko bidaia fantastiko bat egin beharko du espazio eta denboran zehar. Pistarik emango digute Historia Aurreko leize-zulo batean? Antzinako Egiptoko piramideetan? Grezia Klasikoan? Agian Erdi Aroko monasterioren batean? Mozartek zerbait al daki? Far West-en?... Baina garrantzitsuena: zergatik geratu gara musikarik gabe?

Fitxa artiskoa

  • Egilea eta aktorea: Eneko Etxebarrieta
  • Marrazkilaria: Marta Extramiana
  • Musikagilea: Bingen Mendizabal

Iraupena, adina eta hizkuntzak

4-10 urteko umeentzat eta familientzat egokitutako ikuskizuna. 50 minutu inguru irauten du, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen da.

Dosierra [PDF - 1,34 MB]


Laburrean

  • Egileak Eneko Etxebarrieta
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana