"Go!azen - Berriz uda!"

  • "Go!azen - Berriz uda!"

Salgai dago Go!azen telesailaren denboraldi berriko diskoa. Musika saltzen duten dendetan aurkitu daiteke orain emisioan dagoen denboraldi berriko 13 abesti dituen CD berriaBerriz uda! izenekoa.

Go!azen 4.0 denboraldian pertsonaiek abesten dituzten 13 kanta ditu disko berri honek, horietako asko euskal talde edo bakarlarien bertsioak. Diskoan egongo dira "Go!azen sinfonikoa", Iker Laurobaren "Gure nahia", Huntzaren "Aldapan gora", Laurobaren "Gu", The Uski'sen "Zelan", Hertzainaken "Egunero", Gatiburen "Aske maitte", Hesianen "Zerotik", Alaitz eta Maiderren "Ispilu aurrean", Urtzen "Ez gaitu inork geldituko", Esne Beltzaren "Sueños de color", Berri Txarraken "Ikusi arte" eta Ken Zazpiren "Bihotz".

Elkar etxearen laguntzarekin osatu da diskoa eta musika-denda guztietan dago eskuragarri. Horrez gainera, Go!azen antzezlana egongo den antzoki guztietan ere jarriko dute salgai.

eitb.eus

Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • DiskoetxeaElkar Argitaletxea
  • Zenbatekoa11,95 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana