"Belarretan"

  • "Belarretan"

Kuntzulu Izuran sortu zen 1968ko azaroaren 9an. Orain, Donapaleun bizi da. Gitarra jotzen hasi zen duela 25 urte, eta betidanik kantatzen du. Bere lehen taldea Trukes deitzen zen, eta kantaria zen bertan. 30 kontzertu egin zituzten, eta konpilazio bat lau talderekin. Beste talde batean ere aritu zen: Kapten Egurrak deitzen zen. 2 K7 eta CD bat egin zituzten. Kontzertu anitz egin zituzten Frantzian, Euskal Herrian eta Katalunian. Gero, bakarrik aritu zen zono egile eta argi jole batekin. Gitarra jo eta kantatu egiten zuen. Zono egileak sanplerrak botatzen zituen, eta Kuntzuluk asmatzen zituen abestiak eta musika. K.WAY731 deitzen zen, eta CD bat egin dut zuen frantsesez, 200 alerekin. Kontzertu andana eman zuten Frantzian eta Euskal Herrian. Orain, berriz, Kuntzulu deitzen da, eta euskaraz asmatzen eta botatzen ditu bere abestiak. CD berri honetan, euskarazko 16 abesti jaso ditu. 300 ale atera ditu, eta 10 euroan dago salgai.

Kuntzulu

Laburrean

  • Egileak Kuntzulu eta Konpainia
  • DiskoetxeaZTK Diskak
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana