"Pupu eta Lore - Haizearen herrira"

  • "Pupu eta Lore - Haizearen herrira"

Pupu (Iraitz Lizarraga), Lore (Ekain Ibarguren) eta aitona Manolo (Inaxio Tolosa) dira protagonistak Imanol Urbietaren kantutegian oinarritutako saioan. Hiru lagunek, kantu, dantza eta jolas interaktiboen bidez, parte hartzera gonbidatuko dituzte haurrak eta helduak ordubetez.

Pupu eta Lore poz-pozik daude, Aitona Manolo etorri baita bisitan, bere gitarra, kantu eta jolasekin. Gauza oso gutxirekin, mundua dantzan jartzeko kapaz da aitona Manolo: musika eta irudimen apur bat. Zer besterik behar da, ba, egunerokotasuna magiaz janzteko?

FITXA TEKNIKOA

  • Aktoreak: PUPU Iraitz Lizarraga - LORE Ekain Ibarguren - AITONA MANOLO Inazio Tolosa
  • Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
  • Zuzendaritza: Asier Sota.
  • Musika moldaerak: Xabier Zabala.
  • Kolaboratzaileak: Ainere Tolosa eta Elen Kortaxarena.
  • Iraupena: 55 minutu gutxi gora-behera

 

 


Laburrean

Euskadi, auzolana