"Mendi Tontorrean"

  • "Mendi Tontorrean"

- Mendi-gidari bat (Edurne), espedizio-buru, eta bere bezeroa (Txema) dira pertsonaiak. Hitz gutxiko emakumea bata, baina ekintzailea eta superstizioz betea; mendiko izpirituekin sinetsita dago. Txema, berriz, berritsu amorratua eta harroputza bezain berekoia… edozein preziotan gailurra harrapatzeko prest… ostera jaitsi eta ingurukoei kontatzeko.

-Lo-zakutan sartuta ageri dira eszenatokian (oinarrizko kanpamenduan), eta gailurra noiz erasotuko zain. - Oinarrizko kanpamendua biltzen dute, zehazki esanda neskak jasotzen du, besteak etengabeko berriketan jarraitzen baitu bere balentriak kontatzen.

- Sokakidearekin eskalatzen ari dela, elurrezko panpin batekin egiten dute topo eta honek gailurra lortzeko arriskuaz ohartarazten ditu…Alferrik. Txema, harroputzak, kosta ala kosta, gailurrera igo nahi du Edurnek oso arriskutsua dela esan arren.

- Gailurra harrapatuko dute, baina mendiko izpirituak, inguruak zaborrez eta banderolaz zikinduta daudelako haserre, mendekua hartu eta laino beltza bidaliko die mendizaleei, noraezean utzi arte. - Edurne oinarrizko kanpamendura ailegatzen den bitartean, Txemak bidean Yetia, Elurretako Erregina eta Heriotza bera ere topatuko ditu.

- Edurnek berriro salbatuko du. Hillaryren fantasmak Txema dagoen lekura gidatuko du.

- Abentura horri esker, Txema harroputz zitala eskuzabalago bihurtuko da eta Edurnek sineskeria eta beldurrak uxatuko ditu…

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: Begoña Bilbao, Aitor Fernandino, Iraitz Lizarraga, Alfonso Diez 
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Aktoreak : Aitor Fernandino, Iraitz Lizarraga, Alfonso Diez
  • Eszenografia: Asier Sancho Senosiain 
  • Jantzien diseinua: Cristina Martinez 
  • Argiak: Julen Zaballa 
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao
Txalo

Laburrean

  • Egileak BEGOÑA BILBAO, AITOR FERNANDINO, IRAITZ LIZARRAGA, ALFONSO DIEZ
  • ItzultzaileaMARTIN AGIRRE
  • KonpainiaTxalo Produkzioak
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana