"Molly Bloom, Lur eta Haragia"

  • "Molly Bloom, Lur eta Haragia"

James Joyceren Ulises eleberriaren azken kapitulua da MOLLY BLOOMen bakarrizketa. Gure proposamenak emakume baten hiru aurpegi erakusten ditu: 3 emakume, 3 ahots, 3 grina desberdin. Oholtzan aritzen dira Maggi Wilce, Oihana Lekuona eta Nia Acosta, euskaraz eta ingelesez. Ikusiko dugu Molly ohean; han lozorroan atzekoz aurrera etzanda Leopold Bloom senarra izango du, Santi Ortegak gorpuztua.

Molly, loa galduta, sare fin bat ehuntzen ariko da memoria bezain mehea, eta ikaragarrizko bidaiari ekingo dio, bizitza bezain luzea,  non Mollyk  zalantzan jarriko ditu bere mundua,  gizonezkoekiko bere harremanak; gizartearen biolentziaz edo Europaren errealitateaz eztabaidatuz eta,  batez ere, Irlandaren egoeraz. Xabier Olarrak Joyceren Ulises nobela euskaratu du. Koldobika Jauregik MOLLYren eskultura egina du. Maite Agirre zuzendaritzaz arduratu da.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: James Joyce
  • Antzezleak: Maggi Wilce, Oihana Lekuona, Santi Ortega, Nia Acosta, Iñaki Alberro 
  • Koreografoa: Nia Acosta
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Maite Agirre
  • Ekoizpena:  Agerre Teatroa, EHUko espresiogunea
  • Moldaketa: Maite Agirre
  • Musika: Iñaki Alberro
  • Musika Zuzendaritza: Iñaki Alberro
  • Eszenografia Diseinua: Koldobika Jauregi
  • Eszenografia Errealizazioa: Koldobika Jauregi, Miel Anjel Harana
  • Argiztapen Diseinua: Changi, Agustin Vega - Kliksound
  • Argi TeknikariaChangi, Agustin Vega 
  • Soinu Diseinua: Musika Zuzenean 
  • Soinu Teknikaria: Changi- Kliksound
  • Jantzien Diseinua: Maggi Wilce
  • Jantzien Errealizazioa: Maggi Wilce
  • Itzulpena: Xabier Olarra
Agerre Teatroa

Laburrean

  • Egileak James Joyce
  • ItzultzaileaXabier Olarra
  • KonpainiaAgerre Teatroa
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2015
  • Info Gehiago
Euskadi, auzolana