"La Famiglia Toronbole"

  • "La Famiglia Toronbole"

Tonino Toronbole txotxongilolaririk handiena, Damiano Toronbole nazioarteko magoa eta zerutik "la Mamma" orain lehen aldiz hirurok batera kale ikuskizun berezian. Zapore mediterraneoko antzerki jatorra. Ikuskizun berri eta freskagarria familiartean barre egiteko eta ondo pasatzeko. Tonino eta Damiano Toronbole, artista italiarrak eta amaren aldetik anaiak, Europan zeharreko biran dabiltza “Mamma” zenak, berriki zenduak, hala nahi zuelako. Bira Torinon hasi zen eta Mar de La Platan, Buenos Airesen, bukatu beharko litzateke, han zabaldu behar baitituzte “Mamma”ren errautsak. Anaien arteko etengabeko eztabaidek barrea eragingo diote publikoari. Bi haur txiki bezala, Tonino eta Damiano alferrik saiatuko dira elkar konbentzitzen norberaren lanbidea (titiriteroa eta magoa, hurrenez hurren) bestearena baino hobea eta “garrantzitsuagoa” dela.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egileak, Zuzendariak, koreografoak, musika, antzezleak: ANTTON BASTERO eta DAVID BLANCO

Toni La Sal

Laburrean

Euskadi, auzolana