"Inklusioaz. Formatu txikian"

  • "Inklusioaz. Formatu txikian"
  • "Inklusioaz. Formatu txikian"

Jendartean bizitzen ditugun hainbat errealitateei buruzko elkarrizketa partekatuko dute Telmok eta Xantik. Iaz, inklusioari buruzko “Jendartean bidaide” antzezlanarekin ezagutu ziren. Egungo bi gazte dira eta gaurko lanarekin agertokian ekinean aurkituko ditugu, baina ez dute pertsonaien teatrorik egingo. Aktoreek beren deitura eta pertsonatik antzeztuko dute, hala sinesgarritasun guztiz landu ahal izateko INKLUSIOA eta MENDEKOTASUNArekin konprenitzen ditugun gaiak.

FITXA TEKNIKOA

  • Aktoreak: Xanti Agirrezabala eta Telmo Irureta
  • Zeinu interpretazioa: Ainhoa Moiua, Arantza Martin, Jugatx Agirre
  • “Ni ez nintzen gurpildun aulki batean jaio” kontaketa: Telmo Irureta
  • Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello
  • Iraupena: 50 minutu
  • Publiko mota: helduak eta gazteak (12 urtetik aurrera)

Interpretazio lan hau ez da komedia izango, ezta drama ere. Korapilo batzuk askatuko ditugu gauzak hobetu nahi ditugulako.

*Zeinu bidezko itzulpenarekin egiteko aukerarekin


Laburrean

  • Egileak Alex Tello
  • KonpainiaAtea Teatro
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2016
Euskadi, auzolana