"Jendartean Bidaide"

  • "Jendartean Bidaide"
  • "Jendartean Bidaide"

Nolako jendartean bizi gara? Zertan datza inklusio partehartzailea?

Antzerki talde honen esperientziak erantzunetara eraman zaitzake Hamaika lagunek talde artistikoa osatuko dute. Talde berri hau ikuskizuna prestatzera doa eta horretarako zuzendari berri baten gidaritza izango dute. Antzezle bakoitza bere iaiotasunetik ariko da.

Zailtasun nabarmen batekin aurkituko dira: denbora epe laburrean prestatu beharko dute jendaurreko emanaldia. Taldeko kideek prozesuak eragindako gogoetak (eta mezuak) abestuko dituzte pianojolearen doinuekin batera.

Taldekideen arteko hartu emana eta elkar ulermena funtsezkoa izango da ikuskizuna garatu ahal izateko, lortuko al dute?

FITXA TEKNIKOA:

  • Antzezleak: Ana Elordi, Anabel Arraiza, Satxa Soriazu, Telmo Irureta, Xanti Agirrezabala eta Eugeni Alzibar.
  • Lagun gonbidatuak: Ana, Bouchra, Enrike, Irati, Miren…
  • Zuzeneko musika: Satxa Soriazu pianistaren eskutik.
  • Zeinu bidezko interpreteak: Jugatx Agirre eta Ainhoa Moiua.
  • Aurkezlea eta solasaldia: Jurgi Olasagasti (Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa).
  • Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello
  • Produkzioa: Atea Te
  • Musika: Satxa Soriazu
  • Eszenografia diseinua eta errealizazioa: Tokero
  • Argi teknikaria: Igor Arana
  • Soinu teknikaria: Egoitz Zelaia
  • Jantzien diseinua: Gattunk
  • Iraupena: 65 minutu (antzezlanak 50 minutu + solasaldiak 15 minutu inguru)
  • Publiko mota: Guztiak


Laburrean

Euskadi, auzolana