"Bihotz salataria"

  • "Bihotz salataria"

Zoroaren argudioak, psikopatearen pefekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena....babesbako agurea hiltzen dau, zatitu eta tarimearen azpian ezkutatu. Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako. Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dana ordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean. Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupak entzuten hasten da, hasikeran astiro astiro eta motel motelean, baina bere buruko burrunba hori gero eta ozenago egiten da, gero eta zoliago entzuten dauz taupadok, jasanezin bihurtu arte. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honeek bere onetik atara eta bere delitua aitortzera eroango dabe.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Edgar Alan Poe
  • Itzulpena: Iñaki Ziarrusta
  • Aktorea: Iñaki Ziarrusta
  • Eszenografia eta Atrezzoa: Atx Teatroa
  • Argiztapena: Atx Teatroa
  • Soinu atmosferea: Edu Zallio
  • Ekoizpena: Atx Teatroa
  • Banaketa: Naia Muñoz (Atx Teatroa)
  • Publiko mota: Heldua
  • Iraupena: 45 minutu


Laburrean

Euskadi, auzolana