"Bueltaka"

  • "Bueltaka"

Ohean, bizitzan egiten dugun antzera, buelta asko ematen ditugu eroso eta lasai bizitzeko lekua, postura aurkitu artean.
 
Istorio honetako protagonistak porrot eta ihesaldiez betetako bidai batean bueltak eta bueltak ematera behartuta egongo dira.
 
Beren lurren azpian petrolioa aurkitu eta kanporatuak direnean, itsasertzeko herri batera doaz bizitzera. Bertan petrolio-ontzi bat hondoratzean suertatuko den hondamendi ekologikoak bere lana galdu eginaraziko die. Azkenik hiriburu batean zorrek eta kontsumismoak ezer gabe utziko ditu.

Baina azken garaipen txiki bat, bizitza berri bateanbilakatuko da.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egileak: Lierni Fresnedo eta Patricia Franco
  • Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
  • Ekoizpena: Behibi's
  • Antzezlea: Patricia Franco
  • Musika eta soinu diseinua: Juan Zulaika
  • Eszenografia eta panpinak: Annie Onchalo
  • Argia eta soinua: Itziar Bote
  • Publiko mota: Familiarra
  • Iraupena: 50 minutu

 

Behibi’s

Laburrean

Euskadi, auzolana