"Paperezko Istorioak"

  • "Paperezko Istorioak"

Lutxik dena dauka, etxea, gurasoak eta azken belaunaldiko milaka jostailu, vaina bakarrik sentitzen da. Gurasoak lan eta lan aritzen dira, eta inoiz ez dira Lutxirekin jolasten. Horregatik, egun batean txakur bat oparitzen diote: Trompi. Azkenean badu norekin jolastu.

Trompi hazten denean, ordea, traba egiten hasten da, eta ezin da oporretara joan familiarekin. Horregatik, Lutxiren gurasoek zabortegi baten ondoan ondoan uzten dute txakurra. Bertan, Juan eta Violeta anai-arrebak bizi dira. Ez dute ez etxerik ez gurasorik, ez dute jolasteko eta amets egiteko aukerarik, eta zabor artean gauzak bilatzen ematen dute eguna.

Egun batean, Trompi aurkitzen dute. Azkenean, iritsi zaie maitasuna. Lutxi zabortegira iristen da, txakurraren bila dabilela. Laurek elkar ezagutzen dute, jolasean hasten dira eta barre egiten dute. Fantasiari eta adiskidetasunari esker alaiagoak eta zoriontsuagoak bilakatzen dira.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egileak: Lierni Fresnedo eta Patricia Franco
  • Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
  • Aktoresa: Patricia Franco
  • Musika: Juan Zulaika
  • Eszenografia: Sergio Fabri
  • Panpinak: Annie Onchalo
  • Argia eta soinua: Itziar Bote
  • Bideoa: Iker Urteaga

http://www.behibis.com/wordpress/lana-cartel/paperezko-istorioak/


Laburrean

Euskadi, auzolana