"Egun berri bat"

  • "Egun berri bat"
  • "Egun berri bat"
  • "Egun berri bat"

Testu honen protagonista Eli da, neba galdu duen neskato gaztea. Antzezlanean zehar Elik bidaia egingo du, kanpora eta barrurako bidaia, heriotza ulertzeko bidaia. Hildako nebak Manex zuen izena, astronomia zale amorratua zen mutiko alaia. Hasiera batean Elik ez du Manexen galera onartuko, errudun sentituko da eta emozioen zurrunbiloan galdu egingo da. Baina apurka ikusten, ikasten eta barneratzen doan guztiarekin, heriotza onartuko du.

Bere neba ez da ortzian hegan dagoen izarretako bat, betiko joan da, bere bihotzean betiko egongo bada ere. “Egun berri bat” antzezlana errealismo magikoaz landuko dugu. Errealismoari ezinbestekoa deritzogu, gaiari behar bezala heltzea proposatzen baitugu, inongo tabu edo eufemismorik gabe. Eta ukitu magikoa, antzezlanak poesia, irudimena eta edertasuna landu ditzan, hain gai zail eta tragikoa izanik. Ez dezagun ahaztu haurtzaroa eta gaztaroa bizitzako kapitulu samurrenak direla, eta horregatik, beraz, sor ditzagun samurtasunez haiei zuzendutako lanak.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Galder Perez
  • Antzezleak: Iñaki Maruri. Olatz Ganboa. Koldo Olabarri
  • Zuzendaritza Eszenikoa*: Galder Perez
  • Ekoizpena*:EIDABE
  • Eszenografia Diseinua: Alfonso Romero
  • Eszenografia Errealizazioa: Alfonso Romero
  • Argiztapen Diseinua: John Luhman
  • Argi Teknikaria: John Luhman
  • Soinu Diseinua: Fabian Morales
  • Soinu Teknikaria: Fabian Morales
  • Jantzien Diseinua: A MI ARTE
  • Jantzien Errealizazioa: A MI ARTE
  • Iraupena: 50 minutu
  • Publiko mota: Familia artekoa

 

Eidabe

Laburrean

Euskadi, auzolana