"Hiru Txerritxoak eta Otsoa"

  • "Hiru Txerritxoak eta Otsoa"

Xurrut, Kurrin eta Korrokek, hiru txerritxoek, mundu handia eta zabala ezagutzeko asmoa dute. Horregatik, bizi diren baserritik alde egitea erabaki dute. Hiru txerritxoek baina etxe bana eraiki beharko dute basoan orain. Basoan bizi den Kikimarro iratxoa izango da kontakizunaren arduraduna. Berak hurbilduko die ikusle gazteei Hiru Txerritxoen basoko gora beherak eta, batez ere, etxe bakoitzaren eraikuntzak suposatzen duen abentura.

Basoko bidean hiru txerritxoek sorpresa atsegin zein atsekabe ezberdinei aurre egin behar izango diete. Txorimaloa eta Norabide Galduko Astoaren laguntza izango badute ere basoko denak Otsoaren beldur bizi dira. Pertsonai maltzur honek, besteen etxeak putz eginez airean hegaz egitera bidaltzea gustukoa du oso. Xurrut, Kurrin eta Korrokek eraikitako etxe berriekin ere, saiatu, saiatuko da.

“Hiru Txerritxoak” Glu Gluk eskaintzen duen 3 eta 9 urte bitarteko haurrentzako antzezlana da. Ipuin klasikoan oinarritutako lan honek hiru pertsonai xelebreen abenturak erakutsi nahi dizkie gaur egungo umeei. Adiskidetasuna nagusi den istorioa, batzutan samurra eta bestetan beldurgarria, umorezko abenturan gauzatu nahi izan dugu, kolorea, barrea eta musika ezinbesteko lagun izango direlarik.

Informazio gehiago

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendaria: Galder Perez
  • Aktoreak: Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Jon Koldo Vazquez, Andrea Covadonga
  • Argiztapena: Zigor Gorostiola
  • Eszenografia: Iñigo Maestro
  • Jantziak: Arantxa Gil
  • Koreografia: Maitane Zalduegi
  • Atrezzoa: Gorki & Asierito
  • Musika zuzendaria: Maruri
  • Soinuaren hautatzea: Lord Fufu
  • Estudioa: Basersound
  • Off ahotsa: Ane Zabala
  • Kartelaren diseinua: Ivan Perez
  • Argazkiak: Ignacio Pérez
  • Hizkuntz aholkularia: Jon Sanchez Barrado
  • Talde teknikoa: STAR LAN - Txerran Azaola
  • Ekoizpen exekutiboa: Mari Cruz Melgosa - Toño Pinto
  • Ekoizpena: GLU GLU

 

Glu Glu

Laburrean

Euskadi, auzolana