"Spectacular Magic"

  • "Spectacular Magic"

Sun Magoak bere azken magia ikuskizun zirraragarriena dakar antzezlekuetara, non ikuslea murgilduta geratuko den misterio eta emoziozko atmosferan, ordu bat eta erdian zehar. Magiaren historia aztertzen duen ikuskizun handia, jendarte guztira gerturatzeko eta arte eszenikoetan merezi duen pisua eta garrantzia emateko. Ordu bat eta erdian zehar historiako mago handiak (Houdini, Copperfield, Harry Blackstone, Richard Ross edo Juan Tamariz) sortu zituzten ilusioak ezagutu eta haietan parte hartu ahal izango dugu.

Magoak “Las Vegas” moduko magia ikuskizun handi batean sartzen du ikuslea, non inoiz ez dakigun zer gertatuko den. Bertaratutako pertsonak agerpen, desagerpen eta lebitazio sinesgaitzen artean hunkitzen dira, ikuskizunaren momenturik garrantzitsuenera heldu arte, eszenatokietan inoiz ikusi den ikuskizunik arriskutsuen eta hunkigarriena. Oso mago gutxik ausartzen dira ikuskizun honi aurre egitera.

FITXA TEKNIKOA:

  • Ideia: Mago Sun
  • Gidoia eta zuzendaritza: Iñaki Ruiz de Galarreta y Manuel Canseco
  • Aktore eta dantzariak: Rocio Ruiz de Arcaute, Rosangel Pérez Estrada, Andrya Victoria Peña.
  • Produkzioa: Animagic S.L.
  • Eszenografia: Bill Smith
  • Efektu bereziak: Juan Mayoral
  • Magia aholkularitza: Aitor Marcilla
  • Jantziak: Roland Martis
  • Argiztapena: Jorge Urrizola
  • Irudia: Pitu Lopez
  • Webgunea eta infografiak: Triple Sapo
  • Komunikazioa: Raquel Berini
  • Iraupena: 75 minutu
  • Publiko mota: Adin guztiak

 

Mago Sun

Laburrean

Euskadi, auzolana