"Kartoibiraka"

  • "Kartoibiraka"
  • "Kartoibiraka"
  • "Kartoibiraka"
  • "Kartoibiraka"
  • "Kartoibiraka"
  • "Kartoibiraka"
  • "Kartoibiraka"

Julio Vernek abentura bidaia eskaini zigun “Munduari itzulia 80 egunetan”. Nobela horrek urrun dagoena, ezezaguna dena, ezagutzeko ilusioa pizten digu. Imajinaziozko bidaia proposatzen digu munduan zehar. Literaturako erreferentzia hori oinarritzat hartuz, imajinazioan zehar, ezustez eta iradokizun gozoz beterik, bidaiatzeko espiritu hori antzerkira nola eraman galdetu genion gure buruari.

Horrela sortu zen “Kartoibiraka-Munduari itzulia 80 kaxatan”. Biltegitik irten gabe, globoz, itsasontziz edo gameluz, istorio honetako hiru protagonistek munduari bira emango diote, baina 80 kaxatan.

Eta hitzik gabe!, izan ere, ikusleak, haurra zein heldua izan, bere hitzak aukeratuko baititu keinu bakoitzean, bai eta eszena guztiek iradokitzen dizkieten paisaien koloreak ere.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza: Markeliñe
  • Antzezleak: Jon Kepa Zumalde, Itziar Fragua, Fernando Barado
  • Eszenografia: Marijo De la Hoz
  • Jantziak: Paqui Rico
  • Argiak: Aitor Agorria
  • Iraupena: 60 minutu
  • Publiko mota: Adin guztietarako 

Markeliñe

Laburrean

Euskadi, auzolana