"+, Positivo"

  • "+, Positivo"

"Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) eta bere ondorioa, HIESa, hori dutenentzat estigma dira oraindik. Infekzio kronikotzat jotzen den arren, gutxi dira bere egoera jakitera ematen dutenak. Sekula ez da hain negatiboa izan positibo izatea.

Esperientzia pertsonaletik abiatuta eta birusarekin bizi direnen lekukotasunak baliatuz, seropositibo baten eguneroko bizimodua ekarriko dut ikuslearen aurrera, infekzioa ikusarazteko, tabuak hausteko, aurpegia emateko eta informazioa zabaltzeko.

Abenduaren 1ean aterako naiz GIBaren armairutik, eta zuekin batera ospatuko dut. Seropositiboa naiz, eta positibo izatea itzela da. GORA PLUSA

FITXA TEKNIKOA:

  • Pianoan: Adrián García de los Ojos
  • Datuetan: Marta Álvarez del Valle
  • Edozein gauzatan: Jon Koldo Vázquez
  • Jantziak: Jaime Zurdo
  • Zuzendaritza eta produkzioa: MAuMA
  • Koprodukzioa: Zinegoak

Mauma

Laburrean

Euskadi, auzolana