"Bella"

  • "Bella"

Niza, Frantzia. 1965.eko apirilaren 4a, egusentia. 96 urte dituela, Carolina Otero, Belle Epoquen hazitako izar distiratsuena, sosik gabe, bere azken egunak ematen ditu alokatutako gela txiki batean. Oroimenez eta mamuez inguraturatuta, aurrez aurre azalduko zaizkio, bizitzan lortutakoa, gezurraren bidez jasotakoak direla ohartarazteko. Bere burua eutsi nahian, agerraldi hauen kontra joko du, azkeneko apostua balitz bezala. Lorpenen babesle sutsua izanik, berriro ere jokuarekin aurrera egingo du; arratsalde hortan zenduko da, horrela erabaki duelako...

BELLA, Carolina Oteroren argi-ilunak aurkezten dizkigun ikuskizun bat da. Bella Otero goitizenarekin oso ezaguna izan zen Belle Epoquen garaian, momentu hartako artista eta kortesana esanguratsuena izanda. Fantasiaz hornitutako iragan baten asmatzailea, bere buruaren inguruko elezahar liluragarria sortu zuen. Amorante anitz izan zuen, besteak beste, garai hartako gizon famatuenak, artistak, milloidunak, erregeak... Bere maitale emandako bitxi eta diruarekin, ondasun handiak bildu zituen, baina kasinoetan, jokuzale amorratua izanda, jasotako guztia galdu egin zuen.

FITXA TEKNIKOA:

  • Aktorea Maite Bayón
  • Zuzendaria eta dramaturgia Ricardo Padilla
  • Musika originala Oier Aldekoa 
  • Koreografia Sonia Reoyo
  • Asistente de dirección Joseba Acha
  • Irudiak Eduardo Gaviña
  • Produkzioa Eugenia Griffero, Ricardo Padilla
  • Eszenografia Ricardo Padilla
  • Argia Alaine Arzoz
  • Jantzia Nexoteatro

CARMEN POSADAS-eleberritik inspirazioa hartuta, La Bella Otero

Antzezlanaren webgunea

Dossierra

Nexoteatro

Laburrean

  • Egileak Carmen Posadas
  • KonpainiaNexoteatro
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2015
Euskadi, auzolana