"Koloredun Kolore"

  • "Koloredun Kolore"

KOLOREZ KOLORE, 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako ertaineko antzezlana da, Kveta Pacovska ilustratzailearen lan plastikoan inspiratutakoa. Koloreen gaia jorratzen du kolorezko etxe-eskultura bat sortzen den bitartean, David Larrinagaren musikaz lagunduz. Kolorezko etxe hura sortzeko txotxongiloak, itzalak, leihoak, kolorezko gurpilak eta Juan Kruz Igerabideren haur poesia liluragarria erabiltzen dira.

Gainera hilargiak, barraskiloak, igelak, eta hipopotamo bat agertzen dira. Emakumezko aktore bat eta gizonezko aktore bat agertokia aldatzen ibiltzen dira poligonoak, koloreak, irudiak, pertsonaiak, abestiak, eta nahasketak zabalduta. Hala, kolorezko eta umorezko ikuskizuna sortzeaz gain, testurak, formak, historiak eta soinuak erakusten dira. Azkenean, haurrek eraikitako agertoki-eskultura-etxean sartu ahal izan dira, bizi izan dutena ikusi, ukitu, jolastu eta bereganatzeko.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Elena Bezanilla
  • Zuzendaria: Elena Bezanilla
  • Aktore/ Aktoresa: Ainhoa Pineda, Santiago Ortega
  • Txotxongilo Maixua: Santiago Ortega
  • Testuak: Juan Kruz Igerabide
  • Musika: David Larrinaga
  • Jantziak: Ana D.
  • Argiztapena: Arantza Flores
  • Argazkiak: Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
  • Dramaturgia eta Zuzendaritza: Elena Bezanilla
  • Banaketa: Silvia Cano
  • Ekoizpena: PANTZART
  • Iraupena: 45 minutu
  • Publiko mota: Umeentzat (0-5 urte artean)

Pantzart

Laburrean

Euskadi, auzolana