"Txan Fantasma"

  • "Txan Fantasma"

Txotxongilo antzezlana izateaz gain, neskato “berezi” bat eta fantasma txiki baten arteko adiskidetasun ixtorioa kontatzen du. Istorio honen bidez, bakardadea, kariñoa falta eta lagun imajinarioen gaiak planteatzen dira. Baita haur berezien integratzeko posibilitatea.

Karmentxu umezurtza da eta bere izeba Edurnerekin bizi da. Bakarrik izanik, bere jostailuekin denbora luzea ematen du. Baina Txan fantasma bere logelan agertzen denean, bizitza guztiz aldatzen da. Elkarrekin primeran pasatzen dute eta bidaia bat giten dute jaietan dagoen herri batera iritsi arte. Biziki dibertitzen dira han, Arlekino txotxongiloaren teatrinoan,Txinkatxe Magoarekin eta zaldiko-maldikoan. Baina heuren adiskidetasuna kolokan jartzen da Karmentxu Arraroen Etxean sartu nahi dutenean. Zer egingo ote du Txan gizajoak? Txan Fantasma, Mariasun Landaren ipuinean oinarrituta dago. Mariasun Landa izan da euskal literaturan itzulpen gehien egin zaion idazleetariko bat.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea:Mariasun Landa
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Elena Bezanilla
  • Ekoizpena: Pantzart Teatro eta Bihar Taldea
  • Moldaketa: Elena Bezanilla
  • Musika: Bela Bartok
  • Eszenografia Diseinua: Pantzart eta Bihar Eszenografia
  • Errealizazioa: Pantzart eta Bihar
Pantzart

Laburrean

  • Egileak Mariasun Landa
  • ItzultzaileaMariasun Landa
  • KonpainiaPantzart
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2014
Euskadi, auzolana