"mOrse"

  • "mOrse"
  • "mOrse"

Hiru pertsonak bat egitetik sortzen da mOrse. Berez, gizabanakoen erroetan, egoeretan eta bizipenetan du jatorria. Pertsona ezezagunak norabide eta erritmo desberdinez ibiltzen dira eta puntu berean elkartzen direnean, euren gaitasun sinple eta errealak partekatzen dituzte.

Akroporteak, orekak, bihurkadak, mini-trape sekuentzia txikiak eta dantza garaikidea landuko dituzte zirku eta dantza ikuskizun honetan.

FITXA TEKNIKOA:

  • Koordinazio artistikoa: Marta Torrents (Cía Fet a Mà)
  • Antzezleak: Mar García, Begoña Peñaranda, Joseba Uribarri
  • Eszeneratzea: Marta Torrents, Zirkozaurre
  • Ekoizpena eta kudeaketa: Zirkozaurre

Webgunea

Zirkozaurre

Laburrean

Euskadi, auzolana