"Aureo"

  • "Aureo"

Dantzazek nazioarteko mailako dantza ikusle guztien esku utzi nahi du, koreografo ospetsurekin lan eginaz eta Europa osoko bere dantzari gazteez baliatuz, beren lehen lan-aukera jaso dutenak Dantzazen.

AUREO ekoizpenak dantza estilo ezberdinen “dastaketa” izan nahi duten bost lan koreografiko txiki hartzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak, dantzan adituak direnak zein dantza ikuskizun bat inoiz ikusi ez duten horiek, asetzeko gai izatea ere.

Koreografoak Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martín, Christine Hassid eta Judith Argomaniz dira.

Ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik “urrezko zenbakia”, “proportzio jainkotiarra” deritzona ere, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak “dastatzeko” ideia hori.

AUREOk sorkuntzaren eta ikusleen, kalitate eta gertutasunaren, bikaintasun eta erakargarritasunaren, egile handi eta lan berrien arteko proportzio egokia bilatzen du, ikusle guztien aurrean eta espazio ezberdinetan; ondorioz, AUREOk, eszenatokia hartzeaz gain, antzokiaren sarrera erabiliko du ere, ikusletatik gertu egoteko esperientzia osoan zehar...

WEBGUNEA

Dantzaz

Laburrean

Euskadi, auzolana