"La Pulga eta Lagunak"

  • "La Pulga eta Lagunak"

Ufadak Ikuskizuna tablaoaren inguruan egituratzen dugu. Flamenko tradizionalaren erroetatik abiatzen gara, magiazko eta sentsaziozko giroa sortzeko. Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, “duende”dun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua. Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu.

80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria... Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia.

Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: Musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.

La Pulga

Laburrean

  • Egileak La Pulga
  • KonpainiaLa Pulga
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
Euskadi, auzolana