"Comida para perro"

  • "Comida para perro"

Eskerrik asko GARAITZA elkarteko zuzendaria den Carmen Escudero Garciari bere ateak zabaldu eta ulertzen lagundu didalako. Bere talde osoari ere bai, euren lanarekin mundu hobetxoagoa egiten laguntzen baitute.

Ekaitzaren erdira egindako 50 minutuko bidaia da Comida para perro. Teilatuak triskatu eta tresilloak eta koltxoiak airean eramaten dituen ekaitz horietakoa. Bizitza osoan gogoratzekoa.

Haurtzaroaren oroitzapena, malenkonia izuak kutsatzen duena. Neskatxa baten jolasez eta jostailuez eta irudipenez baliatzen da izua iradokitzeko. Ikusleari belarrira xuxurlatzeko. Sarritan gure eguneroko bizimodutik saihesten saiatzen garena entzun dezan. Eta irribarrearen bidez egiten du. Eta besaburuak altxatuta. Umeek begira duten helduari zerbait barru-barrukoa eta labaina adieraztean batzuetan egin ohi duten bezala.

Pieza honetan ez da oihurik, ez urraturik, ez leherketa dramatikorik, baina oinaze handia dago. Adingabekoen aurkako sexu-abusuaren ekaitzak suntsitzen dituen etxe guztietan bezala.

Fitxa

  • Jatorrizko ideia eta antzezlea: Enriqueta Vega García
  • Zuzendaria: Pako Revueltas Tobio
  • Dramaturgia: Ángel Mirou
  • Argiak: Amaya Yurrebaso
  • Kanpoko begia: Na Gomes
  • Egoitza artistikoa: La FuNdiciOn Bilbao
  • Iraupena: 50 minutu


Laburrean

Euskadi, auzolana