"Hysteria"

  • "Hysteria"

Zuzeneko musikak eta bost aktoreek sortutako magiaren bitartez, beste mundu batetara bidaiatuko dugu, non pertsonaia ezberdinek eta elegantziaz erabilitako baliabide teknikoek Anna O-ren gaitzaren sendabidearen bila eramango gaituzten.

Sendatuko ote da Anna?

Antzerki konpainia baten entseguan gaude. Konpainiako kideek desadostasunak izan dituzte soldata ezberdinak jasotzen dituztela konturatu direnean. Bertako aktore baten gogoetak ametsetako bidaia batera eramango gaitu. Bertan, honako hauek ezagutuko ditugu: Bertha Papemheim pertsonaia historikoan oinarritutako Anna O; bera sendatzen saiatuko diren Mortimer eta bere ezohiko makina; Bertha, Mortimerren emazte zintzoa; etxera iritsi berri den X anderea; bere dirua sendabide bat aurkitzeko inbertituko duen kondea...

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Amancay Gaztañaga
  • Zuzendaria: Amancay Gaztañaga
  • Ekoizpena: Eromen Produkzioak
  • Aktoreak: Ainhoa Casina (Anna O), Mireia Galarza (Berta Mortimer), Mikel Ibarguren (Mortimer), Manolo Gaztañaga (Kondea), Olatz Aguado (X anderea)

Laburrean

  • Egileak Amancay Gaztañaga
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana