"Palug"

  • "Palug"

2015ean jaiotako folk musika taldea da Kolme Katu, bilakaera zehatz bat jarraitu duena gaurko taldea bihurtu arte.

Gorka Bravo Barreiro, Xabi Martínez Otxagabia, Iñaki Alarcia eta Pablo Buenok osatzen dute proiektua, hiru lehenak gasteiztarrak eta bestea Huescakoa, baina Bilbon bizi dena. Bere gaita, whistle, flauta, biolin, gitarra eta perkusioekin, beste musika tresna batzuen artean, mugarik jarri gabe, folk eta munduko musika estilo ezberdinen artean bidaiatzen dute.

2016an Arabako Musika Maketen XX. Lehiaketan parte hartu zuten, eta talde finalisten artean geratu ziren. Aurten taldearen aurreneko diskoa jaio da, berezko konposizioen emaitza, eta beren kabuz ekoitzitakoa: Palug.

Kolme Katu

Laburrean

  • Egileak Kolme Katu
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana