"Oroitzen naizeino"

  • "Oroitzen naizeino"
  • "Oroitzen naizeino"

Zer da zahartzaroan memoriak ihes egiten duelarik gelditzen dena ?

Non dago pertsona egoera fragmentatu horretan ?

Itxura eta gaztetasunkeria nagusi den garai honetan, hitza eman nahi izan diot zaharrari, zahar eta eri dagoenari, akats bikoiztunari hots, gure beldurrik handienari agian.

Zaharra ez da izandakoa. Zaharra hor da, oso-osorik, izan denak eta denak bateginik,ikusi nahi duenarentzat opari,beldurra alde batera utzita bide berria eskaintzen duen harremana.

Bi ahotsez eginiko irakurketa da hemen aurkeztuko duguna. Pertsonaia nagusia zahar etxean dagoen adineko emaztea da. Bere gogoetak, ohar sinpleak egiten ditu, eta oraian kokatua bada ere, oroitzapen batzuk ekartzen ditu gogora. Guti baina. Eritasunak jota memoria galtzen ari baita. Bigarren pertsonaia memoria da hain zuzen, joan-jinak eginen dituen pertsonaia, laguntzera etorriko zaiona,tarteka lehenik, gero eta toki gehiago hartuz, emaztea hitzik gabe geratzen delarik erreleboa harturik, ordezkatzeraino.

Fitxa

  • Testuaren egilea: Maddi Zubeldia
  • Aktoreak: Maddi Zubeldia, Bernadette Luro Iratzoki
  • Bideoak: Agurtzane Anduetza

Laburrean

  • Egileak Maddi Zubeldia
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana