"Herriko festetan"

  • "Herriko festetan"

Potx eta Lotx pailazoen lehen ikuskizuna da Herriko festetan. Antzerkia, dantza, magia eta musika uztartzen ditu, eta familia osoari zuzenduta dago, bereziki, gaztetxoenei, baina helduentzako keinu ugari ditu.

Auskalomendi herrian urteko jai egun nagusia da, eta merendola prestatzeko ardura dute Potxek eta Lotxek, aurretik beraien amonak eta osabak egin izan duten moduan. Ohore eta erronka handia da eurentzat, baina despiste handi bat izango dute: merendola eramatea ahaztuko zaie. Eta hor hasiko dira gorabeherak eta buruhausteak gure pailazoentzat.

  • Konpainia: Potx eta Lotx
  • Aktoreak: Josu Zubia (Potx), Itziar Arkauze (Lotx)
  • Abestien hitzen egileak: Txinparta bertso eskolako kideak
  • Iraupena: 75 minutu


Lanku

Laburrean

  • Egileak Potx eta Lotx
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana