"Serenity Suite"

  • "Serenity Suite"
  • "Serenity Suite"

Dantzatu! Zaharkitu arte, mugitu! Jarraitu dantzatzen, ezinera iritsi arte, orduan ere, ez etsi, jarraitu. Ixilean, zutik nago, zehaztasunik gabe, noraezean, baina zutik. Hemen besteen artean, zenbait gauzen artean, nire gorputza, hemen nago

(Adriana Barenstein)

Norainoko iraunpena du gorputz batek? Zertan datza gorputzaren edertasuna? Zein da bere biziko grina ateak irekitzeko eta jarduna aurrera ateratzeko behar beharrezkoa dena?

Natalia Garcia dantzari gazteak eta eskarmentu handiko Matxalen Bilbaok taularatzen dute emankizun hau. Nahiz eta hiru hamarkaden aldea izan, dantzak batzen ditu biak. Pretensiorik gabe, baina begirada jostagarri batetik esparru bateratsuen barnetik esterotipoei uko eginez eta denboraren iraungiteaz arduratuz.

FITXA TEKNIKOA:

  • Koreografoa: Matxalen Bilbao
  • Produkzioa: Infinita Escena
  • Zuzendaritza musikala: Itziar Madariaga
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Argiztapen teknikoa: David Alcorta
  • Iraupena: 50 minutu
  • Publiko mota: Adin guztiak

Matxalen Bilbao

Laburrean

Euskadi, auzolana