"Barne basoan barna"

  • "Barne basoan barna"

Mikel Gorosabelek 2017ko abenduaren bukaeran argitaratu du, Barne Records diskoetxearen eskutik, bere bakarkako lan berria: Barne basoan barna.

11 idazlek 11 abesti jantzi dizkiote beraien hitzekin. Asier Serranori bururatu zitzaion ideia, eta berak koordinatu du proiektua. Beldurra gai orokortzat hartuta eta lehen pertsonan, 11 idazle horiei zozketa bidez bidali zitzaien kanta bana, eta bakoitzak bere ukitua eman die Mikel Gorosabelek sortutako doinueri, bakoitzak bere erara gehienok bizi ditugun beldurrak azaleratuz.

Hauek dira disko honetan parte hartu duten idazleak: Igor Estankona, Irati Jimenez, Mikel Soto, Beñat Sarasola, Oier Guillan, Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Jasone Osoro, Asier Osinalde, Gotzon Barandiaran eta Lutxo Egia.

Sabin Kareagaren BilbaoRock estudioetan grabatutako disko hau kontzeptuala da, osorik entzuteko horietakoa, entzulea lehen kantatik azkeneraino melodia eta hitzez harrapatzea eta hari une goxo bat igaroarazteko intentzioa duena.

Entzun Barne basoan barna disko osoa

Erosi Barne basoan barna diskoa

Abestiak

1. Galde
2. Utzi
3. Datorrela Txamana
4. Baso itxia
5. Hautsiezinak
6. Eguneroko ohikeriak
7. Ispiluaren bi aldeak
8. Ohean infernura begira
9. Mataza
10. Andabidea
11. Ogi-ezten


Laburrean

  • Egileak Mikel Gorosabel
  • DiskoetxeaBarne Records
  • Zenbatekoa12,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana