"Zuhaitz horiek"

  • "Zuhaitz horiek"

Badira hogei bat urte Igor, Gile eta Aritza musika jotzeko hirukote bezala lehenengoz elkartu zirela. Aretan izan zen. Igorren etxeko musika gelako pianoaren inguruan bateria eta baxuaren anplifikadorea atondu, eta arratsaldeak ematen zituzten Igorrek idatzitako abestiak soinu naturalez janzten.

Hala, kanta haiek xehetasunez aztertuz, eta entsegurako gelaren epeltasunean sortu zen argitaratzera heldu ez zen Smog izeneko maketa, ordutik hiru musikari horientzat erreferente bezala markatuta geratu zen grabazioa.

Bat-batean, apurka-apurka, halabeharrak entsegu haiek denboran gero eta sakabanatuago izan zitezen ekarri zuen. Baten bat musikari lotuago, eta besteren bat musikaren girotik aldenduago ibili da azken urte hauetan, baina bizitzak buelta asko ematen ditu, eta kasu hau ere horren adibide garbia da.

Disko hau Abetxukuko Kultura & Natura estudioetan grabatua izan da, Nando de la Casa teknikariarekin. Abesti zein letra guztiak Igor Arzuagak idatziak izan dira.

Erosi Zeru horiek diskoa

A aldea

Negua
Gaua
Joan zinenetik
Alderrai

B aldea

Berunaren arima goxoa
Tren galduak
Kristal zatien artean ortozik
Uneak

Taldea

Aritza Ortuzar: Jazpana
Gile Iturriondobeitia: Baxua
Igor Arzuaga: Pianoa, gitarra, ahotsa
Laura Pelayo: Flauta
Julen Yarritu: Saxofoia
Nando de la Casa: Teklatuak eta programazioak
Josu Garaita: Ahotsa ezkutatuta dagoen abestian


Laburrean

  • Egileak Larrepetit
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa14,00 €
  • FormatuaCD eta LP
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana