"Martinaren parke fantastikoa"

  • "Martinaren parke fantastikoa"
  • "Martinaren parke fantastikoa"
  • "Martinaren parke fantastikoa"
  • "Martinaren parke fantastikoa"

Unibertso txiki bat, non Martinak, haur parkeak betetzen dituzten haur guztiek bezala, errealitatea bere fantasia munduan bihurtzen duen, inguruan duen mundua irudimenarekin eta jolasarekin itxuratuz. 

Martinak sekretu oso berezia kontatu nahi digu. Parkean, arratsaldero joaten den horretan, gauza fantastikoak gertatzen direla kontatu nahi digu. Zure etxe ondoan edo eskola alboan duzun parkearen gisakoa da. Baina Martinarena berezia da. Bertan Martinak hamaika abentura bizi ditu, beldurrei aurre egiten die, abestu dezake edo amets egin, barre edo negar, ez baitu hasierarik ezta amaierarik ere.

Ezagutu nahi duzu? Etorri Martinaren parke fantastikora, zure zain dago eta.

Publiko gazteenari (5 eta 9 urte artean) zuzendutako antzezlan garaikidea da Martinaren parke fantastikoa. Haur zein helduek antzerkiak duen magia guztiaz disfrutatu ahalko dute.

Fitxa

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Ana Maestrojuán
  • Konpainia: Producciones Maestras 
  • Aktoreak: Iratxe García Uriz, Oier Zúñiga, Txori García Uriz
  • Argiztapenaren diseinua: Koldo Tainta
  • Eszenografiaren diseinua: Koldo Tainta eta Producciones Maestras
  • Proiekzioak: David Bernués (Acrónica Producciones)
  • Jatorrizko musika: Gorka Pastor
  • Jantzitegia: Edurne Ibáñez
  • Diseinu grafikoa: Marta Elena Martín
  • Karakterizazioa: Marlene Azna
  • Ekoizpena: Ángel García Moneo
  • Iraupena: 55 minutu


Laburrean

Euskadi, auzolana