"Web Important People"

  • "Web Important People"

Ez zara oso trebea harreman sozialetarako? Interneterako konexioak mundu birtual bat eskaintzen du eta talde bateko kide, komunitate bateko partaide izan zaitezke. Askoz lagun gehiago izan ditzakezu eta jendearekiko konexioa handiagoa sentitu. Inhibizioak alde batera uzteko eta zure irudi hobetu bat lortzeko aukera daukazu, klik bakarrean (guztiz erreala ez izan arren).

Mundu guztiak aprobetxatzen du web mundua nork bere buruaren bertsioa hobetzeko.

Mendekotasuna sortzen du. Erabiltzaileen gehiegizko erabilera hasten da, helburu argiekin: Sareko ezagunena izatea, follower gehiago izatea, like gehiago lortzea.

Aurkezten diren bi pertsonaiak teknologiaren mendeko bihurtzen dira: Ezin diote konektatuta egoteari utzi, ez dute gertatzen ari den ezer galdu nahi.

Errealitate (paralelo) bat bizi dutela ustez, zoriontsu izateko itxurak egiten dituzte. Teknologia berrien bidez, "ustez daukaten" bizitzaz gehiago gozatzen dute, errealaz baino. Beti gertatzen denari adi egotea eta gainerakoak gehiago gozatzen ari direla pentsatzeak larritasuna eta frustrazioa sortzen die. Baina... lortzen al dute sareek proiektatzen duten idealtasuna bizitzea? Mendekotasuna handituz doa.

Fitxa

  • Eszenaratzea: Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero, Anna Boix
  • Jatorrizko ideia: Juanjo Herrero
  • Sorkuntza eta zuzendaritza: RubiK
  • Koreografia: Estitxu Zaldu, Igor Urzelai
  • Aktoreak: Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero
  • Bideo diseinua: Oscar Palenque
  • Argiztapen diseinua: Anna Boix
  • Musika: Juanjo Herrero
  • Diseinu grafikoa: Juanjo Herrero

La FuNdiciOn Bilbao

Laburrean

  • Egileak Juanjo Herrero
  • KonpainiaRubiK
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana