"Puer Aeternus"

  • "Puer Aeternus"

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2017/18ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza lehiaketako finalista.

80ko hamarkadan Dan Keley deituriko psikologoa ohartu zen bere paziente askok hainbat sintoma komunean zituztela: heldutasunarekin lotutako ardurak saihestea, edo ezagunago zen bezela, Peter Pan sindromea.

Gaitz honen inguruan RubiK.cia konpainiak hausnarketa entretenigarri bat eskaintzen digu; mugimenduaren poetika, dramaturgia pertsonala eta antzerki bisuala jorratuz.

Zer da haztea?
Handitzea
Zahartzea
Ahaztea
Zer da haztea?
Ardurak hartzea
Haurrak izatea
Ximurrak irtetea
Zer da haztea?

Fitxa

  • Eszenaratzea, jatorrizko ideia, zuzendaritza eta sorkuntza: Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero
  • Testuak: Xabier López Askasibar
  • Aktoreak: Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero
  • Koreografia: Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero
  • Bideo edizioa: Markel Andia Ruiz
  • Jantziak: RubiK.cia, Lupe Mansilla
  • Espazioaren diseinua:  RubiK.cia
  • Musika: Juanjo Herrero
  • Diseinu grafikoa: Juanjo Herrero
  • Kudeaketa eta banaketa: Estitxu Zaldua
  • Ekoizpena: RubiK.cia
  • Iraupena: 60 minutu

RubiK.cia

Laburrean

  • Egileak Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero
  • KonpainiaRubiK.cia
  • HizkuntzaElebietan
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana