"Tenpluak erre"

  • "Tenpluak erre"

Liher taldearen proposamen berri hau gorpuzten duten 11 kantei stoner kutsua darie. Soinu gogor eta astunagoa dakar, musika murtxikatu eta irensterrazera ohiturako belarri orori deseroso izango zaizkion erritmo aldaketaz nahiz distortsioz josia. Gainera, Lide, oraingo honetan, ahotsarekin marrazki konplexuagoak osatzera arriskatu da.

Barrura baino gehiago, kanpora begirako diskoa da. Entzulea asaldatu nahi dute, eta, musikak gordintasuna besarkatu duen bezala, letrak ere kritika zorrotzera hurbildu dira.

Donostiako IN Estudioan Iñigo Etxarrik grabatua. 
Bateriak, Urdulizko Tio Peten grabatuak. 
Bonbereneako Karlos Osinagak nahastua. 
Azkarateko Mamia estudioan Jonan Ordorikak masterizatua.

Abestiak

1. Arrain hilak (03:28)
2. Nor da piztia (02:59)
3. Sismografoa eta lurrikara (04:26)
4. Penitentzia (04:55)
5. Zamalagun (03:29)
6. Oskol gogorrena (03:30)
7. Erlojuaren maitale (04:22)
8. Beltz gara (04:16)
9. Frappuccino to take away (03:15)
10. Ametsak ukigai (03:38)
11. Erostrato (04:08)

Liher

Laburrean

  • Egileak Liher
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana