"Suddenly III"

  • "Suddenly III"

Eraikin baten gailurrean zaudenean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu. Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun segundu hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori.

Hainbeste beldurtzen duten segundu horiek. Bertigoz beteriko momentuak.

"Bihozkadari men egin nion, Jauzi egin nuen. Arriskua desiratu eta besarkatuz".

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza: Jaiotz Osa + Xabier Mujika
  • Dramaturgia/Koreografia: Jaiotz Osa
  • Interpreteak: Jaiotz Osa/Xabier Mujika
  • Jantziak/eszena: Xabier Mujika
  • Argiztapena: Josu Murgia/Osa + Mujika
  • Soinu konponketak: Iñigo Telletxea
  • Argazkiak: Mariló Miguez
  • Bideoa: Rach Rodríguez
  • Weba: Iñigo Cerdán
  • Ekoizpena/Banaketa: Osa + Mujika

Donostia Kultura

Laburrean

Euskadi, auzolana