"La gran depresión"

  • "La gran depresión"

Berta eta Sofia berrogeita hamar urteko bi emakume dira, epe luzean lagun minak, baina bizitzak eta asko ezagutzeak banandu dituzte. Beraien nortasunak erabat kontrakoak dira: Bertak gaztaroan ikasketak burutu zituen, baina bere bizitza sentimentala porrot hutsa izan da eta bakarrik jarraitzen du; Sofia, ordea, emakume erakargarria da, ahalmen intelektual handirik gabekoa. Beti, beraz, ekonomikoki arduratu diren gizonak aurkitzeko gai izan da.

Betidanik lagunak eta etsaiak izan diren emakume hauek elkartzen direnean kokatzen da antzezlana, Sofiak, bosgarren aldiz ezkonduta, bosgarren porrota izan berri duenean. Bere buruaz beste egiten saiatzen da. Zenbait urtez bananduta egon ondoren, berriz ere elkarrekin daude emakume biak. Euren bizitzen berrikuspenak egingo dituzte: porrotak, bakardadeak. Piper eta gatzez betetako elkarrizketa dibertigarrien bidez euren beldurrak, jakintza bitalak eta kontraesanak agertuko dituzte. Erabat bereizten eta ezberdintzen dituen guzti-guztia, baina, paradoxa bada ere, antzeko inguruabarretara eta antzeko egoerara eraman dituena.

Fitxa

  • Egileak: Dunia Ayaso, Félix Sabroso
  • Konpainia: Luna Llena
  • Zuzendaria: Kepa Gallego
  • Aktoreak: Marina Merino, Rosa Quintana
  • Victorren ahotsa: Kepa Gallego
  • Iraupena: 70 minutu


Laburrean

  • Egileak Luna Llena
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana