"El oxímoron de la abuela"

  • "El oxímoron de la abuela"
  • "El oxímoron de la abuela"

Memoria historikoari, duintasunari, minari eta gizatasunari buruz mintzatzen den lana da El oxímoron de la abuela. Antzezlanak autorearen amonaren benetako istorioa du abiapuntu, eta Gerra Zibilari eta gerraosteari buruz hitz egiten du mezu positibo batekin.

Amonak bere bizitzako atalik mingarrienak isiltasunaren gela itxian gordetzea erabaki zuen. Kontatu ezin izan ziren, edo nahi ez ziren istorioak eraiki daitezke oroitzapen horiekin. Javier, historiako irakasle bat, bere arrebaren etxera doa, Laura arkitektoa, 2010eko futboleko Mundialaren finala, Espainia-Holanda partida ikustera.

Partidan zehar beraien familiaren historia-atalak elkartuko dituzte, porrotez, hutsegitez eta isiltasunez beteak, baina amonaren irudia gailenduz, errealitaterik gordinenari ere aurre egiteko duen ahalmenarengatik.

Fitxa

  • Aktoreak: Maite Lorenzo, Juanma Cano
  • Eszenografia: Natalie Hickey
  • Argiztapena: Manolo Murillo
  • Zuzendaritza: La Red Antzerki Elkartea
  • Iraupena: 80 minutu
  • Webgunea: www.facebook.com/oximorondelaabuela

Laburrean

  • Egileak José Luis González Blanco
  • KonpainiaLa Red Antzerki Elkartea
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana