"La petite mort"

  • "La petite mort"

Denbora beste pertsonen bizitzekin, ahotsekin eta gorputzekin betetzen duen emakumeak bere existentzia propioa ahazten du. Egun luze baten ostean logelara iritsiko da eta masturbatuko da. Orgasmoaren bidez Emakumea bere Niaz urrunduko da, beste hainbat emakumerekin bat egiteko. Extasi horrek emakumeen psike kolektibo batekin konektatuko du; intimitate femeninoa, masturbazioa eta orgasmoarekin bat eginez. Klimaxa eskuratzen duten emakumezkoen gorputz guztiak espazio abstraktu eta oniriko batean elkartzen dira, bizitza eta heriotzaren artean dagoen inguru mugakide batean.

Fitxa

  • Zuzendariak: Andrea Landaluce, Ana Gonzalez Telleria
  • Ekoizpena: Lalärt Producciones
  • Produkzio zuzendariak: Lorea Lyons, Ager Mendieta
  • Laguntzailea: Toni Ferragut
  • Soinua: Ager Mendieta
  • Muntaia: Lorea Lyons
  • Arte zuzendaria: Reyes Ciprián
  • Argazki zuzendariak: Andrea Landaluce, Ana González Telleria
  • Gidoia: Ana González Telleria
  • Generoa: Fikzioa
  • Iraupena: 4 minutu
  • Harremanetarako: lalart.producciones@gmail.com / 646001081
Zinegoak

Laburrean

  • Egileak Andrea Landaluce, Ana Gonzalez Telleria
  • Produkzio-etxeaLalärt Producciones
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana