"Lekeitioak"

  • "Lekeitioak"
    Argazkiaren egilea: Caroline de Otero (www.carolinedeotero.com)

Sorkuntza berri honen bidez, Mikel Laboa musikari eta kantariaren Lekeitioak pieza esperimentaletara gerturatu nahi izan du Mizel Theretek.

Aspalditik entzuten ditu pieza horiek, eta aldiro-aldiro hunkitzen da oihuaren indar eta presentziarekin. Modu batera eta bestera modulatutako oihuak, onomatopeia gisako soinu materien bidez; hitz ulergaitzak, asmatutako hizkuntza batekoak diruditenak, letaniak, melodia ez konbentzionalak, erritmo aldaketak eta, batez ere, disonantziak. Laboaren ahotsa berezia eta gozoa da, magikoa, hunkigarria... eta betiere harrituta uzten gaituzten erregistroetara gerturatzen dena.

Lekeitioak serieko bederatzi piezen artean, 5 hauek aukeratu ditu, muturreko soiltasun musikalagatik, bere dantza estiloarekin oso ondo doazelako. Mizel Theret konbentzituta dago dantza baliabideak ekonomizatu beharra dagoela, bide hain berezi horretatik jarraitzeko. Mugimendua bere barrenean aurkitu nahi du, ez periferian.

Eta, horrela izanik, eremu huts bateko aurrez aurreko dispositibo batean, dantzaren mugetan kokatutako "bakarkako" bat egin nahi du, musikarekin eta Laboaren kantu sendoarekin elkarrizketa libre batean. Antonin Artauden sinadura izan dezakeen pieza bat, bereziki oihu eta keinu hain bereziz betetako eszena bat egin nahiagatik.

Fitxa artistikoa

  • Koreografia eta interpretazioa: Mizel Théret
  • Musikak: Mikel Laboaren Lekeitioak
  • Argiztapena: Frédéric Béars
  • Begirada konplizea: Johanna Etcheverry
  • Argazkiak: Claude Rey, Caroline de Otero
  • Ekoizpena: Association Traversée
  • Iraupena: 58 minutu
La Fundición

Laburrean

  • Egileak Mizel Theret
  • KonpainiaCompagnie Traversée
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana