"Alaia, euskalduna eta musulmana"

  • "Alaia, euskalduna eta musulmana"
  • "Alaia, euskalduna eta musulmana"

Film laburrak pertsona musulmanek egunerokoan aurre egin behar dieten aurreiritzi eta bereizkerietak ikusaraztea eta desagerraraztea du helburu.

Alaia 19 urteko neska gaztea da. Euskalduna eta musulmana. Lazkaotarra da; gurasoak Marokotik etorri ziren eta musulmanak dira. Alaia neska euskaldun bat gehiago da eta bere identitaearen beste ezaugarrietako bat da musulmana dela. Hijaba janztea erabakitzen duenean, bere ezaugarri nabamenena, hain zuzen ere, batzuek nolabaiteko arbuioa sentitzen dute. Euskal herritar eta euskaldun izatea ere ukatzen diote batzuetan.

Pernan Goñik egindako animazio film laburrean Alaiaren hainbat bizipen jasotzen dira. Lana bilatzerakoan hijaba janzteagatik jarriko dizkioten arazoak, kultura edo erlijio musulmana duten gizonezkoak matxistagoak diren zurrumurruari buruz pentsatzen duena, edota terrorismoaren inguruan jasaten dituen aurreiritzien berri ematen digu.

Alaia, euskaldun eta musulmana komikia ere bada, eta 2017ko abenduan aurkeztu zuten Durangoko azokan. Film laburra zein komikia SOS Arrazakeriak ZAS!-Zurrumurruen Aurkako Sarearen baitan egiten dituen ekimenak dira. ZAS! sarea Euskal Herriko zenbait erakundek eta elkartek osatzen dute; Eusko Jaurlaritza eta erkidegoko hiru Aldundiek, 12 elkartek eta 20 udalerrik baino gehiagok. ZAS! sareak existitzen diren zurrumurruen eta aurreritzien kontrako diskurtsoa zabaltzea du helburu, ekimen ugariren bitartez.

Fitxa

  • Zuzendaria: SOS Arrazakeria
  • Animazioa: Pernan Goñi
  • Ahotsak: Potx eta Lotx
  • Musika:

- Riot: "Jupiter One"
- Aakash Gandhi: "Viking"
- Freedom Trail Studio: "No Good Right"


Laburrean

  • Egileak SOS Racismo/SOS Arrazakeria
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-nc-nd
Euskadi, auzolana