"Basahaideak"

  • "Basahaideak"

Basahaideak filma Xiberuan pasatzen da, Elsa Oliarj-Inèsen sorlekuan. Aldi honetan kantugintza aipatzen du eta zehazki oihana, mendia, errekak aipatzen dituzten aire edo kantuak, hots basahaideak lantzen ditu. Horretarako Oihan gaztearen gibeletik doa bertako kantugintzan ari diren pertsonen ezagutzera, Oihanen asmoa kantu horieri moldaketak aurkitzeko gisan, haien bertutea hautsi gabe. Urratsez urrats ibiltzen gira naturaz elikatzen diren kantari haien gibeletik mendian, bidexkan, arbolen artean, natura miresten, edo are gehiago ohoratzen dute, eta mendi xoko ezberdinetan kantu horien esanahia azaltzen digute. Oihan eta Elsaren atzetik lerro-lerro igaiten gira mendiaren tontorrera, hartutako soinu grabaketa bikainek segiturik, haiekin ibiltzen, arnasten dugu lainoan, eta hor belatxaren gisara kantariek haien hegalkadi basa hasiko dute kantu zahar horien nota eta melodiei esker.

2017ko Baionako Herriko Etxeko eta Eusko Ikaskuntza bideo-dokumental sariduna.

Basahaideak dokumentala FIPAn (Kanaldude - Bideoa)

Fitxa

  • Zuzendaria: Elsa Oliarj-Inès
  • Gidoia: Elsa Oliarj-Inès, Oihan Oliarj-Ines
  • Irudiak: Elsa Oliarj-Inès, Cédric Dupire, Hélène Motteau
  • Soinua: Oihan Oliarj-Inès
  • Muntaia: Charlotte Tourrès
  • Jatorrizko musika: Oihan Oliarj-Inès
  • Ekoizpena: Point du Jour, Aldudanak Bideo, France Télévisions, France 3 Nouvelle Aquitaine
  • Banaketa: Point du Jour International
  • Iraupena: 52 minutu
  • Webgunea: www.oihanekozuhainetan.com


Laburrean

  • Egileak Elsa Oliarj-Inès
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana